Divinus Catering: talde-lan aparta

Cateringaren inguruko ideia zaharrak baztertzeko ordua da. Izan ere, aurrefabrikatutako janariarekin, eskola-jantokiekin eta hutsean ontziratutako elikagaiekin lotu izan da.

Cateringaren bilakaeran aurrerapauso izugarriak eman dira kalitateari, esklusibotasunari eta egile-sukaldaritzari dagokienez. Gaur egun, ezkontza-ospakizun edo ekitaldi handietarako aukera nagusia da.

Divinus Cateringek sukaldaritza tradizionala lantzen du, ukitu modernoekin, eta edonora joateko prestatuta dago. Sasoiko produktuak eta 0 kilometro dituztenak ditu lehengai. Guztia fresko dagoela eramaten du, “in situ” prestatu eta dena tokian bertan antolatzen du. Nomadak gara, etxea gurekin eramaten dugu egun ahaztezina igarotzeko aukeratutako lekura.

Oso ondo trebatutako taldea gara. Hasteko, sukaldeko tresneria, mahai-zapiak eta mahai-tresnak garbi-garbi eta egoera bikainean eramaten dituen talde bat dugu. Garraiolariak eta muntatzaileak lehenak izaten dira iristen eta azkenak alde egiten, inork ez ditu ikusten, baina areto eta kanpoko sukalde guztiak antolatzen dituzte ezkontza-egunean dena primeran egon dadin, eta amaieran, inguru guztia isil-isilik gelditzen denean, haiek izaten dira aretoa lehen zegoen moduan uzten dutenak.

Sukaldariak eta haien laguntzaileak, buru-belarri aritzen dira gonbidatuek sukaldaritza-esperientzia aparta izan dezaten, eta janaria puntu-puntuan eta garaiz zerbitzatzeko. Maîtreak eta jantokiko langileen taldea adi-adi egoten dira, gonbidatuei arreta eskaintzen diete eta behar duten guztia izan dezaten zaintzen dute.

Oturuntzen arduradunak eta zuzendaritzako kideak guztia zehatz-mehatz prestatuta egon dadin arduratzen dira, eta lantaldearen edo gonbidatuen aldetik sor litezkeen beharrei erantzuten diete.

Divinus Cateringen etengabe egiten dugu lan zure ezkontza-eguna ezin hobea izan dadin. Joera berriak bilatu eta geureganatzen ditugu, berritu beharko ditugun materialak ikusi, eta datozen urteetan sortuko dugun menua bilatu.

Lanak eta gauzak ondo eta kontu handiz egiteko gogoak ez dute amaierarik, etengabeko bilakaera dute, kategoriarik goreneko gastronomia dute aldarri.

Ongi etorri Divinus Cateringera!