KARTA

Tradizioa, ilusioa, eskarmentua eta gaurkotasuna

DESKRIBAPENA

Tradizioko sukaldaritza eguneratua eskaintzen dizugu, produktua errespetatzeaz gain bezero eta premia bakoitzera egokituko dena. Horrexegatik da gure karta horren anitza, baina beti oinarri berberean bermatuta: produktu freskoak, sasoikoak, bertakoak eskaintzea, benetako zaporea errespetatuz beti.

Eskarmentu handia dugu catering- eta oturuntza-zerbitzuetan, eta tratu aditu eta profesionala eskaintzen dizugu, ideia pertsonalizatuekin.