OSPAKIZUNAK

Catering ona produktu handietan oinarritzen da

Kalitate goreneko catering-zerbitzuaren alde egiten dugu apustu
beti produktu freskoak erabiliz eta beraien zaporea errespetatuz

EZKONTZETARAKO CATERINGA

Gure ezkontzetarako cateringa edozein estilotara egokitzen da, zuen ezteia aparta eta berezia izan dadin.

Azken xehetasuna ere zaintzen dugu, giro ahantzezina sortzeko.

Esaguzu zeure asmoa, eta guk gauzatu egingo dugu!

OSPAKIZUN HANDIETARAKO CATERINGA

Esperientzia handia dugu enpresentzako cateringaren munduan.

Kongresuak, azokak, aurkezpenak, jaialdiak… Bereziki zuretzat prestatutako esperientzia gastronomikoak sortzen ditugu, plater ezin finagoetan oinarrituta.

PARTIKULARRENTZAKO CATERINGA

Gure Divinus Catering zerbitzua zure etxebizitzaraino edo nahi duzun tokiraino joango da, ekitaldiaz gozatzea izan dadin zure kezka bakarra.

Bataioak, urtebetetzeak, ezkontza-eskeak, lehen jaunartzeak… Zure ondoan egon nahi dugu!

DEKORAZIOA ETA GIROA

Ezkontza klasikoa nahi duzu? Pelikuletako jaia? Landako ospakizun bat? Etxean bertan ospatu nahi duzu? Lorategian? Bulegoan? Koktel intimoa egin nahi duzu, edo bazkaria?

Gu geu arduratuko gara zure espazioa jai handi baterako eremu bihurtzeaz.

Txoko bakoitzak du bere magia, eta dekorazioaren alorreko gure profesionalek ikusgarri bihurtuko dute zuk buruan duzun jai hori.

Baxeretan, mahai-zapietan, sukaldeko tresnerian… orotariko estiloak eskaintzen ditugu, amestu duzun hori aurkituko duzula ziurtatzeko.